Skip to main content
     

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldia
Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz. Eskala globalean gertatzen ari diren aldaketak eskala lokaleko adibideekin erakutsiko dira (estatukoak eta probintziakoak). Bizitako esperientziak erabiliz, ikerketa-ontzi batean bizitza nolakoa den azalduko da (prestaketak, errutinak, lana). Eztabaidan, klima-aldaketari eta ikerketa-ontzi bateko bizitzari buruzko erantzunak iritzi pertsonalatik emango dira.  Erakunde antolatzailea: Zornotzako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Zelaieta zentroa (Zornotza)  Nori zuzenduta dago? 14 urte baino gehiago  Parte-hartzaile kopurua: 100 pertsona gehienez  Izena ematea: imunoz@amorebieta.eus 
Lugar
Bizkaia
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26775
Hora inicio
18:30:00
nid
16330
Ubicacion
Zornotza