Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Dudarik gabe

Klima-aldaketaren aurrean, hainbat alorretan, herritarrek egin ditzaketen ekintza onen inguruko bideo-sorta. Ekimen hau lerrokatzen da 1/2024 legearekin, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarenarekin eta, ondorioz, landuko diren gaiak izango dira, besteak beste, deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra, klima-aldaketarekiko egokitzapena, lurraldearen erresilientzia edota kooperazioa eta ongizatea.
21/10/2025 - Hernani

Energia kontsumo tailerra

EURONET programan parte hartzen duten Hernaniko ikastetxeetan (Urumea eta Txirrita) bizikletari eraginez elektrizitatea sortzen duen bizikletarekin tailerra. Enherkomek, Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea, bizikletaren erabilera erakusteaz gain, energiaren kontsumoaren inguruan sentsibilizatuko du. Gainera, Hernaniko Udalak instalatu berri dituen eguzki-plaken berri emango die gaztetxoenei. Tailerraren helburu nagusia ikasleak sentsibilizatzea eta informatzea energiaren inguruan.
21/10/2025 - Errenteria

Argitu tailerra: Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe

Tailer honen bidez faktura elektrikoaren gakoak, zein diren ikasiko dugu, bai eta gastua murrizteko potentzia doikuntzak nola egin eta tarifa egokia nola aukeratu ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ENERGIA ARGITU programa. A través de este taller aprenderemos las claves de la factura eléctrica, cómo realizar los ajustes de potencia para reducir el gasto y cómo elegir la tarifa adecuada. Programa ENERGIA ARGITU del Departamento de Sostenibilidad de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

21/10/2025 - Pasaia

Molinao errekaren laginketa

Iaz, lehenengo aldiz, Pasaiako Udalak, zenbait ingurumen eragileekin indarrak batu eta Aldaketarako Marea izeneko ekimena martxan jarri zuen.