Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Hernani

Objektuen eta jantzien erabilera murriztea, berrerabiltzea eta bizitza baliagarria luzatzea

  • Astelehena 20 – 17:00–19:00: Bizikleta-konponketa tailerra: bizikleten oinarrizko diagnostikoa. Doikuntzak, aldaketak, balaztak, gurpilak. Bizikleten pertsonalizazioa. Mugikortasun jasangarria eta autonomoa bultzatzea.
  • Asteartea 21 – 16:00-19:00: Etxetresna txiki elektrikoen konponketa oinarrizko tailerra: gailu elektriko-elektroniko txikien konponketa oinarrizko tailerra. Eguneroko gailu elektriko elektronikoen konponketa.
20/10/2025 - Azkoitia

Klima-aldaketari buruzko erakusketa

Klima aldaketari buruzko erakusketa. Goizetan bi hezitzailerekin bisita gidatuak eta arratsaldez herritar guztientzat irekita. Erakusketak, klima aldaketaren kontzeptu nagusiak jasotzeaz gain, Azkoitiko datuak dituen panel bat izango du
20/10/2025 - Markina-Xemein

Energia berriztagarriei buruzko azalpena, ikastetxean 2

Energia berriztagarriei buruzko azalpena eta ikastetxeko instalazio fotovoltaikora bisita eta azalpena.
20/10/2025 - Dima

Klima aldaketa hemen dago jada

Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu.