Skip to main content
     

Klima aldaketa hemen dago jada

Erakusketa
Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu. Hori dela eta, Dimako Udalak klima aldaketaren eragileak eta ondorioak azaltzen dituen argazki-erakusketa ibiltari bat antolatuko du herritik zehar. Argazki-erakusketa honek 4 gai landuko ditu eta gai bakoitzari dagozkion argazkiak eta azalpenak herriko txoko desberdin baten kokatuko dira:
  1. Txokoa (Dimako eskola): Klima aldaketaren eragileak: Berotegi efektuko gasen emisioaren erantzule nagusiak aurkeztuko dira, hala nola erregai fosilen produkzioa, deforestazioa, abeltzaintza intentsiboa eta hondakinak.
  2. Txokoa (Dimako frontoi txikia): Klima aldaketaren ondorioak lur-planetan eta ingurumenean: Espezieen suntsipena eta biodibertsitatearen galera, lehorteak, uholdeak, ur-mailaren altuera, muturreko gertakari meteorologikoak.
  3. Txokoa (Dimako udaletxeko arkupea): Klima aldaketaren ondorioak gizartean: Migrazio klimatikoa, baliabide naturalekin loturiko gatazka geopolitikoak, elikagai- eta ur-eskasia, bero boladen ondoriozko heriotzak eta gaixotasun tropikalen areagotzea.
  4. Txokoa (Dimako frontoi nagusia eta ariketa fisikoko aretoa): Klima aldaketaren inguruko protokoloak eta irtenbideak.
Organizadores
Dimako Udala
Localidad
Dima
Lugar
Bizkaia
Tematica
Año
2025
Fecha Inicio
Fecha Fin
Translation id
68902
Hora inicio
10:00:00
nid
24528
Ubicacion
Dimako eskola, frontoi txikia, udaletxeko arkupea, frontoi nagusia eta ariketa fisikoko aretoa.