Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

09/10/2025 - Ortuella

TikTok lehiaketa klimaren alde

Deialdiaren helburua da gazteen artean hausnarketa eta jarduteko gaitasuna sustatzea honako gai hauetan: Ingurumena eta jasangarritasuna, klima-aldaketa eta energia Ortuellan bizi, lan egin, ikasi edo jaio diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lanek minutu 1 iraungo dute gehienez eta ingurumenaz, jasangarritasunaz eta klima-aldaketaz sentsibilizatzea izango du helburu.

17/10/2025 - Arrieta

Energia jasangarritasunari eta klima-aldaketari buruzko antzararen jolasa

Klima aldaketa txikienekin lantzeko prestaturiko "Antzarraren jolasa"ren bitartez lehen hezkuntzako haurrek klima aldaketari buruzko hainbat galdera erantzunez eta beste hainbat proba gaindituz egingo dute aurrera jolasean. Klima aldaketa zer den, honi aurre egiteko beraien esku zer dagoen eta dakazkien ondorioen aurrean nola egokitu ikasiko dute.
17/10/2025 - Amoroto

Informazio puntua 1

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.