Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

17/10/2025 - Amoroto

Informazio puntua 1

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
17/10/2025 - Amoroto

Informazio puntua 2

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
17/10/2025 - Urduña/Orduña

Klima-aldaketa errealitate bat da

17/10/2025 - Errenteria

Liburu bat, mundu bat

“Inoiz ez da goizegi haurrei ingurumenaz hitz egiteko.” Eta nola hobeto egin hori, liburuen bidez, irakurketa partekatuaren bidez eta material birziklagarriekin egindako eskulanen bidez. Gure helburua da, denon artean, gure ingurunea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
18/10/2025 - Muxika

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko gure azoka berriro ospatuko dugu!
Jarduera honen bidez objektuen berrerabilera eta baliabide berrien kontsumoaren murrizketa sustatu nahi ditugu, hondakinen sorrera eta produktuen ekoizpen eta garraioarekin lotutako isurketak gutxituz.
Horrela, kontsumo-eredu jasangarriago bat bultzatzen da, klima-aldaketa arintzen laguntzen duena.
18/10/2025 - Busturia

BBK Klima

Planetaren zaindari bila gabiltza! BBK Klima Urdaibaiko Biosfera Erreserban murgiltze instalazio interaktiboak dituen esperientzia-parkea da. Klima-aldaketari aurre eginez etorkizun iraunkorra gauzatzeko modu ludiko bat.