Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

17/10/2025 - Hernani

Klima Azoka Hernani

Klima Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko sortua. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu.

17/10/2025 - Amoroto

Informazio puntua 2

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
17/10/2025 - Amoroto

Aerotermia eta fotovoltaika instalazioen azalpena

Udaletxean egin nahi den aerotermia instalazioaren nondik norakoen eta herriko eskolan instalatzea espero den fotovoltaikaren azalpena. Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia.
17/10/2025 - Pasaia

Ipuin kontalaria: "Lurrari bira ematea ahaztu zitzaienekoa

Ipuin saio honetan klima aldaketak eragin ditzakeen ondorio larriak fikziozko egoera batekin azaltzen dira, lurrak bira emateari utzi baitio eta.
Lurrari bira egitea ahaztu zaio. Horregatik, planeta erdia egunez bizi da erabat eta beste erdia gauez. Egoera horrek arazo oso larriak sortzen ditu. Konponbidea aurkitzeko gai izango gara?
17/10/2025 - Bilbao

Kutsatutako Lurrei buruzko Autonomia Erkidegoen XV. Foroa

Foro hau bilera informal gisa sortu zen, eta Euskadik hirugarren aldiz hartu du bere gain antolaketa. Aurreko bi edizioak 2010ean eta 2011n egin ziren. Bi helburu nagusi ditu: lur kutsatuei buruzko ezagutza eta esperientziak partekatzea (metodoak, praktikak, aurrerapenak, berrikuntza, legedia aztertzea, benchmarking-a) eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza sustatzea.