Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Ermua

Energia Eguna

Energia Eguna Ermuako Udalak antolatutako jaialdi parte-hartzailea da, Santa Ana auzoan sortu berri den Ekielkar energia-komunitate berria ospatzeko antolatu dena, drOp proiektu europarraren baitan. Ekitaldi honen helburua da energiaren erabilera kontziente eta jasangarria sustatzea, bizilagunen arteko loturak sendotzea eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 7. GJHarekin: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) tokiko konpromisoa agerian jartzea.

24/10/2025 - Errenteria

NATUR POTEA: Gure Añarbe, basoa eta ura

Añarbeko basoaren inguruko bioaniztasunari lotutako gaiak giro informalean jorratzeko hitzordua, Jorge Gonzalez adituaren eskutik. Hitzaldiaren ondoren pintxo-potea izango da.
25/10/2025 - Errenteria

MATRAKA MA NON TROPPO

Inoiz ikusi ez diren musika-tresnak bizitza ematen dien ikuskizun antzeztua eta musikatua, Klima-aldaketaren gaia jorratzen duen, eta antzerki ikuskizuna. Ikusle guztientzat zuzendua dago eta 50 minutuko iraupena izango du. Emanaldia euskaraz izango da. “Zaborra musikara bihurtua: luteria, birziklapena eta sormen musikala. Gizarte honek baztertzen dituen objektuekin egindako musika-tresnetan oinarritutako ikuskizun musikala.”
25/10/2025 - Leza

Ibilbide interpretatiboa Lezan: klima-aldaketaren eragina hegaztietan eta habi-kaxen jartzea

Jarduera Leza udalerriko erdigunearen ondoan dagoen haritz-lorezaineko zonan eta Mayor ibaiaren inguruan egingo den ibilbide interpretatiboan datza. Ibilbidearen bitartez, basoko hegazti intsektiboroentzako hainbat habi-kaxa jarriko dira. Halaber, habitat mota honetara lotutako hegazti espezieak eta inguruko baratzeetako hegaztiekin erlazionatutakoak identifikatzea bilatuko da. Jardueran zehar azalduko da espazio mota hauen kontserbazioaren garrantzia, bertako biodibertsitatea eta klima-aldaketak espezie horien kontserbazio-egoeran eta fenologian duen eragina epe laburrean.
25/10/2025 - Alkiza

Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak

Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egingo ditu datorren urriaren 25ean eta 26an. Jardunaldi hauen xedea da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta. Alkizako Udalak urteak daramatza ingurumenaren alde lanean, eta jardunaldi hauek ildo horretan beste urrats bat izango dira.