Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Urduña/Orduña

Dokumentala HOPE: bi hitzen indarra

HOPE dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia. Docuserie honek istorio hunkigarriak, datuak eta hausnarketak uztartzen ditu, krisi klimatikoari buruzko ikuspegi baikor eta zorrotzetik abiatuta.
24/10/2025 - Igorre

Bizikleta Solidarioa

Inguruko bizikleta zaharrak batu, konpondu eta herritarrentzat erabilgarri utziko ditugu. Izan ere, birziklatzeak kutsadura eta baliabideen kontsumoa murrizten laguntzen du, eta horrek zuzenean laguntzen du klima-aldaketa geldiarazten eta etorkizuneko belaunaldientzat planeta babesten.
24/10/2025 - Ermua

Energia pasaportea: Eragin handiko ekintza txikiak

Urriaren 24ko arratsaldean, Santa Ana auzoko plaza herritarren parte-hartzerako espazio ireki bihurtuko da Energia Egunaren baitan. Adin guztietako pertsonek lau estand tematiko bisitatu ahal izango dituzte, Energia Pasaportea osatzeko. Bertan, energia berriztagarriekin, energia-aurrezpenarekin, kontsumo arduratsuarekin eta CO₂ isurien murrizketarekin lotutako mikroekintzak egingo dituzte.

24/10/2025 - Errenteria

NATUR POTEA: Gure Añarbe, basoa eta ura

Añarbeko basoaren inguruko bioaniztasunari lotutako gaiak giro informalean jorratzeko hitzordua, Jorge Gonzalez adituaren eskutik. Hitzaldiaren ondoren pintxo-potea izango da.
24/10/2025 - Ermua

Energia Eguna

Energia Eguna Ermuako Udalak antolatutako jaialdi parte-hartzailea da, Santa Ana auzoan sortu berri den Ekielkar energia-komunitate berria ospatzeko antolatu dena, drOp proiektu europarraren baitan. Ekitaldi honen helburua da energiaren erabilera kontziente eta jasangarria sustatzea, bizilagunen arteko loturak sendotzea eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 7. GJHarekin: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) tokiko konpromisoa agerian jartzea.