Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

09/10/2025 - Ortuella

TikTok lehiaketa klimaren alde

Deialdiaren helburua da gazteen artean hausnarketa eta jarduteko gaitasuna sustatzea honako gai hauetan: Ingurumena eta jasangarritasuna, klima-aldaketa eta energia Ortuellan bizi, lan egin, ikasi edo jaio diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lanek minutu 1 iraungo dute gehienez eta ingurumenaz, jasangarritasunaz eta klima-aldaketaz sentsibilizatzea izango du helburu.

17/10/2025 - Errenteria

Liburu bat, mundu bat

“Inoiz ez da goizegi haurrei ingurumenaz hitz egiteko.” Eta nola hobeto egin hori, liburuen bidez, irakurketa partekatuaren bidez eta material birziklagarriekin egindako eskulanen bidez. Gure helburua da, denon artean, gure ingurunea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
17/10/2025 - Pasaia

Ipuin kontalaria: "Lurrari bira ematea ahaztu zitzaienekoa

Ipuin saio honetan klima aldaketak eragin ditzakeen ondorio larriak fikziozko egoera batekin azaltzen dira, lurrak bira emateari utzi baitio eta.
Lurrari bira egitea ahaztu zaio. Horregatik, planeta erdia egunez bizi da erabat eta beste erdia gauez. Egoera horrek arazo oso larriak sortzen ditu. Konponbidea aurkitzeko gai izango gara?