Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

02/10/2021 -

Bizikleta zaintzeko eta mantentzeko ikastaroa

Jarduera honen helburua, klima aldaketa murrizten laguntzea da.
02/10/2021 -

KAMISHIBAI. Maiterki eta klima aldaketa (sormen tailerra)

Japoniako irakurketa, idazketa eta plastika teknikak erabiliz (Kamishibaia) klima aldaketari buruzko hausnarketa egingo dugu eta klima aldaketaren aurrean zer egin dezakegun ikasiko dugu. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Urdaibai Iraupena: 17:30-18:30 Kokapena: Ekoetxea Urdaibai (Busturia) Nori zuzendua: 5-11 urte bitarteko haurrak eta gurasoak Izena emateko helbide elektronikoa edo webgunea: info.urdaibai@ekoetxea.eus Tlf:
02/10/2021 -

Bizikleta mekanikako oinarrizko ikastaroa

Jarduera honen helburua, klima aldaketa murrizten laguntzea da. Horretarako, Ikaztegietako Udalak bizikletaren erabilera bultzatu nahi du garraio jasangarri gisa, berotegi-gasen emisioak murrizteko. Erakunde antolatzailea: Ikaztegietako Udala Ordua: 10:00etan Iraupena: 90 minutu Nori zuzendua: 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta Kokapena Ikaztegietako kiroldegian Izena emateko helbidea: udala@ikaztegieta.eus
02/10/2021 -

Pintura Parte-Hartzeko Tailerra Lagranen "Klima Aldaketa eta Artea uztartuz

Ekitaldiaren helburua hau da: Ekitaldiaren helburua da Lagrango herritarrak sentsibilizatzea artearen bidez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Lagrango Udaletxea Iraupena: Egun erdia Kokapena: Pipaongo errotaren etxea, Lagrán. Nori zuzendua: Lagrango herritarrentzat. Izena emateko helbide elektronikoa: ingurumena@arabakomendialdea.eus
02/10/2021 -

“Hegaztiak nondik nora” tailerra

Ekitaldiaren helburua Ahoarekin gauza asko esaten ditugu eta hegaztiek beraien mokoekin ere, eta ireki ere egin gabe! Zatozte gurekin hegaztien eguna ospatzera eta ezaugarri erraz batzuk kontuan hartuta hegazti mota desberdinen bizitzako abenturak ezagutuko ditugu. Horietako batzuk arriskuz beterik daude gainera...
02/10/2021 -

Berango Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde

Helburua

Berangoko biztanle guztiak sentsibilizatzea hiri-mugikortasun jasangarri batean. Trafikoaren eta ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea.