Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

01/10/2021 -

Urban Klima 2050 Proiektuaren Batzorde Teknikoa

Ekitaldiaren helburua: LIFE IP Urban Klima 2050 KLIMA 2050 Estrategia hiri mailan hedatzeko proiektua da. Saio hau LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egiten da, eta bere helburua da proiektuaren Batzorde Teknikoa osatzen duten pertsonak biltzea, sei hiletik behin egiten diren bileretako baterako. Urban Klima 2050 proiektuaren Batzorde Teknikoaren saioen helburua da eztabaida, interakzio eta lankidetzarako giroa sortzea. Saio konkretu honetan, lankidetzarako sinergiak bultzatu nahi dira emaitzak hedabide espezializatuetan argitaratzeko, proiektuaren baitan.
01/10/2021 -

Jardunaldia:"Klima-aldaketa, Elikadura-Burujabetza eta Feminismoa

Ekitaldiaren helburua da klima-aldaketaren eta elikadura-sistemen arteko loturak partekatzea, eta, horrez gain, ikuspegi feministarekin aztertzea.
01/10/2021 -

Klima – aldaketa eta lurraldea

Uholde-arriskugarritasunari aurre egiteko Bakioko Udalak eta URA agentziak garatuko duten proiektua nolakoa izango den azalduko da. Proiektu hau URBAN KLIMA 2050 Euskadiko egitasmoaren barruan sartuta dago.
01/10/2021 -

SCAPEROOM, Atzera egin dezakegu?

Erakunde antolatzailea: Dulantziko Udala Data eta ordua: Fecha: 2021/10/01- bi saio: 17:00 eta 18:30 Iraupena: egun erdia Kokapena: Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 24 Izena ematea: Kultur Etxea edo 945 420 704
02/10/2021 -

Scape Room

Aretoa etorkizuneko elkargune bateko apartamentu gisa apainduta dago. Ezer ez da erosten, ezta berria ere. Jatorrian, tresna guztiek beste erabilera bat izan zuten. Koloreen araberako zabor-edukiontziak, zenbakizko giltzarrapoz itxitako edukiontzi bakoitza. Edukiontzi bakoitzean, bertan uzten diren produktuei buruzko informazioa eta objektuak izango ditugu, eta gero horiek tratatu edo erabiliko ditugu.
02/10/2021 -

Berrerabizi!! Umeentzako antzerkia

Helburua

Murriztu, berrerabili, eta birziklatzeren garrantzi azpimarratzea umeentzako ikuskizun baten bidez. Erakunde antolatzailea: Maruri-Jatabeko Udala Data eta ordua: Data: Urriak 2 Ordua: 18:30 Iraupena: Ordu bete inguru Kokapena: Aretoa, hiria (lurralde historikoa) KULTURKIROL – MARURI-JATABE - BIZKAIA Bertaratuko diren kopurua: 40-50 Izena ematea beharrezkoa HEM