Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

03/10/2021 -

KAMISHIBAIA: Maiterki eta klima aldaketa (sormen tailerra)

Tailer honetan irakurketa, idazketa eta plastika teknikak erabiliz Klima aldaketaz hausnartuko da. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Azpeitia Iraupena: 11:00-12:30 Kokapena: Ekoetxea-Azpeitia(Gipuzkoa) Ekitaldiaren Helburua: Kamishibaia zer den ezagutu, klima aldaketaz hausnartu eta irakurketa eta marrazketa landu. Nori zuzendua: Familiei Izena emateko helbide elektronikoa: museo@ingurugiroetxea.org
03/10/2021 -

“Maruri-Jatabe, garbi” irteera

Helburua

Bideak eta ingurunea garbi mantentzearen garrantzia.
03/10/2021 -

Klima aldaketa, joko beroa? (tailerra)

Publiko orokorrari zuzendutako tailer didaktikoa da, era atseginean Klima-Aldaketak planetako leku desberdinetan bizi diren pertsonengan erogiten ari den efektuak aztertzen ditu, herritarrek burutu ditzaketen ekintzak beren efektua eta ekartzen duen ahalegin pertsonala.
03/10/2021 -

Basoaren C Zikloa

Ekitaldiaren Helburua: Basoan eta Urduñako San Vitoresen kokatutako Baso Eskola Aterpetxea Zentroan sartuz, basoko lurraren funtzioa interpretatzen ikasiko da, bai orokorrean eta bai, zehazki, C zikloari dagokionez. Tailerrerako, lurzoruen inbentarioa egiteko xedez Urduña udalerriko lurzoruetan egindako ikerketan jasotako datuak egongo dira eskura.
03/10/2021 -

Klimaren aldeko martxa eta altxorraren bilaketa

Ekitaldiaren helburua da Belandiako Administrazio Batzarraren ez-jai patronalak aprobetxatzea kirol- eta kultura-ekitaldi seguru bat antolatzeko, beraren bidez klima-aldaketaren arazoa Batzarreko eta udalerri mugakideetako biztanle guztiei hurbiltzeko, horrela konturatu daitezen arazo global bat dela eta guztiok inplikatu behar garela haren konponbidean. EGITARAUA Klimaren aldeko martxa eta altxorraren bilaketa Belandian, 2057. urteko dokumentu bat agertu da.
03/10/2021 -

“Zaindu maite duzun hori”. Irteera gidatua Laukizko flora eta fauna ezagutzeko

Helburua

Laukizko flora eta fauna ezagutzea. Zaintzearen garrantzia eta klima aldaketan duen eraginaz sentsibilizatzea Erakunde antolatzailea Laukizko Udala Data eta ordua: URRIAK 3, domeka, 11:00etan Iraupena: 90-120m inguru Nori zuzendua: Ume, gazte eta familiei Kokapena: Lauaxeta enparantzan aurrean hasiko da. Izena ematea beharrezkoa HEMEN