Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

ZINEFORUMA: "SALVAJES, EL CUENTO DEL LOBO

Dokumentalaren emanaldia. Mendi urrun batzuk, artzain isolatu batzuk, eta animalia ikusezin bat babesteko prest dagoen gobernu bat. Baina landa-ingurunean hiri-lege bat ezartzea ez da erraza izango. Espainiako iparraldean, abeltzainen talde bat matxinatu egingo da eta autogobernuaren alde egingo dute. Su gurutzatuaren erdian: argazkilariak, basozainak eta naturalistak.
30/09/2022 -

Lorategi botanikoa bisitatzeko programa

Barakaldoko lorategi botanikoan bisita gidatuak egiteko programa. Hiriko berdegune horren biodibertsitatea eta landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia azalduko dira, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
30/09/2022 -

Hitzaldia: "Aldaketa Klimatikoa eta deskarbonizazioa

Kontsumoa murrizteko kontzientziatzea, karbono-aztarna murrizte aldera. Erakunde antolatzailea: Portugaleteko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 19:00 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena:   Nori zuzenduta dago? 7 urtetik gorakoentzat Izena ematea: mambien02@portugalete.org
30/09/2022 -

ESCAPE ROOM BIRTUALA

Klima aldaketaren gaia gazteenekin lantzeko joko birtuala da. Klima aldaketa ardatz hartuta, hainbat froga gaindituz (galderak erantzunez) jokoan aurrera egiten da eta ematen diren pistek geletatik irteten laguntzera eramaten du jokalaria.
30/09/2022 -

Kanpaina: Nik zero alferrik galtzen dut

Elikagaien hondakinak murrizteko mekanismoen proiektuari jarraipena emanez, kanpaina bat egitea proposatzen da, 2030 baino lehen haien elikagai-hondarrak erdira murrizteko neurriak hartzeko konpromisoak sinatzeko.
30/09/2022 -

HAUR JOKOA: IPAR POLOA SALBATZERA GOAZ!

Haurrekin klima aldaketaren ezagutza sakontzeko jolas kooperatiboa. Erakunde antolatzailea: Arrietako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30ean Ordua: 19:00 tan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Plazan Izena ematea: Emailez edo telefonoz:       94 615 30 65 /  udala.arrieta@bizkaia.org