Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

Hitzaldia: "Aldaketa Klimatikoa eta deskarbonizazioa

Kontsumoa murrizteko kontzientziatzea, karbono-aztarna murrizte aldera. Erakunde antolatzailea: Portugaleteko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 19:00 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena:   Nori zuzenduta dago? 7 urtetik gorakoentzat Izena ematea: mambien02@portugalete.org
30/09/2022 -

Tailerra: "Cultiva tu compromiso- Landatu zure konpromezua". Karbonoaren zikloa gure lurzoruetan

Landatu zure klima tailerra – lurzoruei buruzko tailerra. Lurzoruaren propietateen eta funtzioen berri ematea, zehazki, karbonoak materia organikoaren bidez lurzoruan finkatzeko duen gaitasunari eta horrek klima-aldaketa arintzen dituen ondorioei buruz. Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren 30 ean Ordua: 17:00 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Urduñako Alhondigaren areto nagusian Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Edukiera mugatua
01/10/2022 -

Escape Room: "Terminus

Klima aldaketaren arazoaz ohartu eta konponbideak bilatzeko “escape room” formatuko jokoa. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Urdaibai Harremanetarako pertsona: Ekoetxea Urdaibai, Bisitariari Arreta Zerbitzua Data eta ordutegia: Data: 2022ko urriaren 1a Ordua: 17:30 etan Iraupena: 60 minutu Kokapena: Ekoetxea Azpeitia.
01/10/2022 -

Ipuin antzeztua: "GALDUTAKO ANIMALIEN BILA

Ipuin antzeztua familientzat. Erakunde antolatzailea: Nabaridasko Udala Erakunde laguntzailea: Alara Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Nabaridas Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Udal-bulegoetan: 945605053
01/10/2022 -

Ikus-entzunezko tailerra: "Nola ekoitzi klima-aldaketaren aurka borrokatzeko kontzientziazio-bideoak?

Etxean egindako bitartekoekin low cost bideoak ekoizteko tailerra, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritarren kontzientziazioa zabaltzeko eta sortzeko. Urari eta klima-aldaketari buruzko dokumental bat ere proiektatuko da.
01/10/2022 -

ARTE ETA INGURUMEN TAILERRAK HAURRENTZAT

Haurrei zuzendutako tailerrak egingo ditugu, ingurumenaren osasunaren aldeko jarrera eta portaera jasangarrien nola garatu bultzatzeko, arteak musikaren eta plastikaren bidez eskaintzen dituen tresnen bidez. Alde batetik, adierazpide plastikoa landuko dugu, material birziklagarriekin -papera eta kartoia- norberaren eskulturak sortzeko, eta, bestetik, musika-tresnak egingo ditugu, material birziklatuen bidez, haurrak soinura eta musikara hurbiltzeko.