Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

EKIN! Bisita ekoaktiboa MATER ontzi-museora

Egurrezko atunontzi zahar har bisitatuz, itsasoa eta gizakiaren arteko lotura eta batak bestearengan duen eraginaz ohartaraziko gara EKIN! erronken dinamika partehartzailearen bidez. Gainera, bisita honetan ekoaktibatzeko gakoak jasoko ditugu planetaren norabidea aldatzeko gure ohitura jasangarrien bitartez. Ezagutu ontziaren txokoak eta bere egungo lana EKIN! erronken bidezko dinamika parte hartzailearekin.
30/09/2022 -

ZINEFORUMA: "SALVAJES, EL CUENTO DEL LOBO

Dokumentalaren emanaldia. Mendi urrun batzuk, artzain isolatu batzuk, eta animalia ikusezin bat babesteko prest dagoen gobernu bat. Baina landa-ingurunean hiri-lege bat ezartzea ez da erraza izango. Espainiako iparraldean, abeltzainen talde bat matxinatu egingo da eta autogobernuaren alde egingo dute. Su gurutzatuaren erdian: argazkilariak, basozainak eta naturalistak.
30/09/2022 -

Lorategi botanikoa bisitatzeko programa

Barakaldoko lorategi botanikoan bisita gidatuak egiteko programa. Hiriko berdegune horren biodibertsitatea eta landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia azalduko dira, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
30/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "HAZIEN ISTORIOAK

Ipuin kontaketa biden, ura, zuhaitz, hazi eta fruituen garrantziaz ohartarazi nahi dira haurrak. Erakunde antolatzailea: Larraulgo udala Data eta ordutegia: Data: 2022/09/30 Ordua: 17:00 Iraupena: 60 minutu Kokapena: Larraulgo Kultur Etxea Izena ematea: Ez da beharrezkoa
30/09/2022 -

ESCAPE ROOM BIRTUALA

Klima aldaketaren gaia gazteenekin lantzeko joko birtuala da. Klima aldaketa ardatz hartuta, hainbat froga gaindituz (galderak erantzunez) jokoan aurrera egiten da eta ematen diren pistek geletatik irteten laguntzera eramaten du jokalaria.
30/09/2022 -

Kanpaina: Nik zero alferrik galtzen dut

Elikagaien hondakinak murrizteko mekanismoen proiektuari jarraipena emanez, kanpaina bat egitea proposatzen da, 2030 baino lehen haien elikagai-hondarrak erdira murrizteko neurriak hartzeko konpromisoak sinatzeko.