Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

“Tus hábitos y el cambio climático” partaidetzazko tailerra

Publiko guztientzako partaidetzazko tailerra, Ricardo Gamaza kazetari eta ingurumen-dibulgatzaileak zuzendua (ingurumen-komunikazio eta -dibulgazioko 18 sari ditu, estatukoak eta nazioartekoak). Tailerrean, eguneroko ohiturak aldatzea proposatzen da klima-aldaketaren aurkako neurri gisa.
30/09/2022 -

Eguzki-energia Fotovoltaikoa Erriberabeitian

Ekian enpresaren instalazioak bisitatu eta Ekienea eta Ekiola ezagutzera eman. Erakunde antolatzailea: Krean Ingeniería

Data eta ordutegia:

30/09/2022 -

Ikertzaileen Europako Gaua: Behaketa astronomikoa

EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere. Kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da gau hau.
30/09/2022 -

Saguzaharren gaua

Jarduera honen helburua da herritarrei saguzarren mundua aditzera ematea: berezitasunak, ekosistemetan duten garrantzia, populazioan klima-aldaketaren efektua eta ondorioak. Halaber, zenbait mito eta sinesmen hutsaldu nahi dira, denboran zehar oso kaltegarriak izan baitira. Horretarako, dibulgazio-hitzaldia antolatuko da, eta, gero, gauean, irteera gidatua egingo da. Esku-argiak erabili beharko dira.
30/09/2022 -

Udalerriko gazteentzako argazki-lehiaketa.

Klima-aldaketari buruzko argazki lehiaketa: arrazoiak, ondorioak, jardunbide egokiak eta jardunbide desegokiak. Hiru kategoria: Lehen Hezkuntza; DBH; Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Erakunde antolatzailea: Portugaleteko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 12:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Santa Clara Kultur Etxea Nori zuzenduta dago? Herriko gazteak Izena ematea: Ez da izenik eman behar
30/09/2022 -

Jardunaldia: Klima-aldaketarako tresnak ondare naturalaren alorrean

Ondare naturala kaltebera da klima-aldaketaren aurrean, eta honen ondorioak negatiboak dira eta agerikoak dira gaur egun. Eremu babestuek lurraldeko balio natural garrantzitsuenak kontzentratzen dituztenez, pentsatzekoa da klima-inpaktua kualitatiboki esanguratsuagoa izan daitekeela hor gizartearentzat. Klima-ikuspegia ondare naturalaren plangintza eta kudeaketa orokorrean sartzea –eta, zehazki, eremu babestuen plangintza eta kudeaketan sartzea- behar bat da gur egun, eta horrela ezartzen du Egokitzapenerako Europar Estrategiak (Europako Batzordea, 2021).