Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

LEGAZPIKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.
01/10/2022 -

Antzokia: MATRAKA MA NON TROPO

Zaborra, musika bihurtua: hari-instrumentuak muntatu eta konpontzea eta musika sortzea.
01/10/2022 -

Ingurumena zaindu" kaleko antzerkia

Antzerki, mimo, malabarismo, joko eta elkarrizketaren bidez, Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzeko ohitura onak izatearen garrantziarekin lotutako gaiak garatuko dira. Hala, sketch bat aurkeztuko dute, egunerokoan gauza daitezkeen ekintzekin, gutako bakoitzak ingurunean izan dezakegun eragina murrizteko. Hona hemen landutako zenbait gai: kutsatzen ez duen mugikortasuna, 0 km-ko elikagaiak, ura behar bezala erabiltzea eta birziklatzearen garrantzia.
01/10/2022 -

Artxandako Funikularreko bisita gidatua. Ezagutu bere berezitasuna eta garrantzia Bilboko historian.

Bisita horretan gure gida espezializatuarekin ezagutu ahal izango dituzu garraio harrigarri horren xehetasun guztiak eta horrek hirian duen garrantzia. Hasiera batean funikularrak sare elektriko orokorrera itzultzen zuen elektrizitatea sortzen zuen.
01/10/2022 -

Traka Matraka lantegiak

  Birziklatutako materialak edo etxean eta ohiz erabiltzekoak baliatuz, musika-instrumentuen eraikuntzan murgiltzen gara eta nola funtzionatzen duten ikasten dugu. Zaborra musika bihurtzen dugu.   Erakunde antolatzailea: Abanto-Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 ean Ordua: 18:30 etan Iraupena: ordu bat Kokapena: Haritzalde plaza, Las Carreras Nori zuzenduta dago? Haur Hezkuntza Izena ematea: Ez da beharrezkoa
01/10/2022 -

Laukizko biodibertsitateari buruzko irteera didaktikoa

Klimarekin lotutako irteera didaktikoa. Ingurunearen alderdi naturalak: flora basatia, polinizatzaileak, txoriak; nola arindu ditzakegu klima-aldaketaren zenbait ondorio, polinizatzaileen eta, oro har, biodibertsitatearen aldeko ekintza txikiak eginez.