Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

Saguzar Gaua

Saguzarrei buruzko gaueko irteera Erakunde antolatzailea: Alkizako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 22:00 etan Iraupena: 2,5 ordu Kokapena: Hilerri ondoko gunea Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Emailez edo whatsappez:          kultura@alkiza.eus    /     688 604 466
30/09/2022 -

Bizi biodibertsitatea zure gorputzean

Esperientzia sentsorialaren bidez, pertsonek hainbat erabileratarako (terapeutikoa, elikadurakoa, lurrindegia, soziala) aprobetxa ditzakegun inguruneko baliabide naturalak ezagutuko ditugu. Urtean zehar egin eta/edo goza daitezkeen prestakinak izango dira, eta urteko egutegi bat sortuko da horietan oinarrituta.
30/09/2022 -

Jardunaldia: Klima-aldaketarako tresnak ondare naturalaren alorrean

Ondare naturala kaltebera da klima-aldaketaren aurrean, eta honen ondorioak negatiboak dira eta agerikoak dira gaur egun. Eremu babestuek lurraldeko balio natural garrantzitsuenak kontzentratzen dituztenez, pentsatzekoa da klima-inpaktua kualitatiboki esanguratsuagoa izan daitekeela hor gizartearentzat. Klima-ikuspegia ondare naturalaren plangintza eta kudeaketa orokorrean sartzea –eta, zehazki, eremu babestuen plangintza eta kudeaketan sartzea- behar bat da gur egun, eta horrela ezartzen du Egokitzapenerako Europar Estrategiak (Europako Batzordea, 2021).
30/09/2022 -

LH 3. zikloko ikasleei zuzenduriko sentsibilizazio-saioa

Ekoizpen zein kontsumo ereduen inguruko hausnarketa bultzatuko duen arazo-egoeraren lanketa burutuko da ikasleekin, eta gaian sakontzeko heziketa-baliabideak partekatzeko aprobetxatuko da irakaslegoarekin. Bi saio eskeiniko dira eskolan. Erakunde antolatzailea: Ataungo Udala Erakunde laguntzailea: Otsotarrak Elkartea Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 an Ordua: 16:00 etan eta 19:00 etan.
30/09/2022 -

“NANUK, EL ESQUIMAL” proiekzioa JUANTXO ZEBERIO pianojolearen zuzeneko musikarekin

Zine mutuko filma, Juantxo Zeberio pianistaren musikarekin zuzenean. Oso dokumental goraipatua, aitzindaria eta eredugarria, Artikoko Inuit familia baten bizi-baldintza gogorrak kontatzen dituena. Robert J. Flaherty antropologo, esploratzaile eta kartografoak, Nanook eskimalaren eta bere familiaren egunerokotasuna filmatzera joan zenean, Hudsongo Badian (Kanada), XX. mendeko hogeiko hamarkadaren hasieran, bizi den herri honen errealitatea jaso zuen.
30/09/2022 -

EKIROCK jasangarritasuna azalduz

Eguzki plaken bidez, energia sortzen duen txirrinduarekin jarduera burutzea eskolako haurrekin. Kantari kontalari baten laguntzarekin energiaren sorreraren azalpena ematea. Erakunde antolatzailea: Itsasondoko udala Erakunde laguntzailea: Ordiziko trobadore alaiak elkartea Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: Eskola orduan Iraupena: 1 ordu eta erdi Kokapena: Urkipe eskola Izena ematea: Eskolan gazteria-kultura@itsasondo.eus