Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

ENERGIA SORKUNTZA GURE ETXEAN

Tipologia desberdineko etxebizitzetan berriztagarriek dituzten aukerak aztertuko dira eta bakoitzari buruzko informazioa emango da. Erakunde antolatzailea: Nabarnizko udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren 30 ean Ordua: 19:00 tan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Nabarnizko Gizarte lokala Izena ematea: Ez da beharrezkoa
30/09/2022 -

“Tus hábitos y el cambio climático” partaidetzazko tailerra

Publiko guztientzako partaidetzazko tailerra, Ricardo Gamaza kazetari eta ingurumen-dibulgatzaileak zuzendua (ingurumen-komunikazio eta -dibulgazioko 18 sari ditu, estatukoak eta nazioartekoak). Tailerrean, eguneroko ohiturak aldatzea proposatzen da klima-aldaketaren aurkako neurri gisa.
30/09/2022 -

Ikertzaileen Europako Gaua: Zientzia txokoak

EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere. Kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da gau hau.
30/09/2022 -

Eguzki-energia Fotovoltaikoa Erriberabeitian

Ekian enpresaren instalazioak bisitatu eta Ekienea eta Ekiola ezagutzera eman. Erakunde antolatzailea: Krean Ingeniería

Data eta ordutegia:

30/09/2022 -

Saguzar Gaua

Saguzarrei buruzko gaueko irteera Erakunde antolatzailea: Alkizako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 22:00 etan Iraupena: 2,5 ordu Kokapena: Hilerri ondoko gunea Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Emailez edo whatsappez:          kultura@alkiza.eus    /     688 604 466
30/09/2022 -

Bizi biodibertsitatea zure gorputzean

Esperientzia sentsorialaren bidez, pertsonek hainbat erabileratarako (terapeutikoa, elikadurakoa, lurrindegia, soziala) aprobetxa ditzakegun inguruneko baliabide naturalak ezagutuko ditugu. Urtean zehar egin eta/edo goza daitezkeen prestakinak izango dira, eta urteko egutegi bat sortuko da horietan oinarrituta.