Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

26/09/2022 -

Irrati-lehiaketa

Irrati-lehiaketa ingurumen-gaiarekin.  Laudioko irratiak minutu batzuk emango ditu klima-aldaketaren ondorioekin zerikusia duten galderak egiteko, eta entzuleek erantzun beharko dituzte.
26/09/2022 -

Hamaiketako jasangarriak

Udalak oso egokitzat jotzen du birziklatzea eta berrerabilpena sustatzea gazteenen artean; horregatik, Boc'n'Rollak banatuko ditu Etxaurren Ikastolako ikasleen artean.
27/09/2022 -

Ate irekiak: Oñatiko Natur Eskolara bisita

Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzan lan egitea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena.
27/09/2022 -

OLATEKO (OÑATI) ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA BISITATZEA

120 urte baino gehiagoko historia daukaten instalazioak bisitatuz energia hidroelektrikoa ezagutaraztea da ekintza horren helburua. Erakunde antolatzailea: Oñatiko Udala, Oñatiko Ur-jauziak Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren 27 an Ordua: 16:00 etan Iraupena: jardunaldi erdia Kokapena: Olateko zentrala Nori zuzenduta dago? Orokorra Izena ematea: https://forms.gle/aqVPrmQvewFwj3HB6 
27/09/2022 -

Asiako Liztorren Tranpatze Tailerra

Liztor Asiarrak zer esan asko eman du azken urteoan. Herri mailan prebentzio lan bat egin daiteke udaberriko tranpeo on batekin. Horretarako herritarrai arazoa zein den azaldu nahi zaie hitzaildi eta ondoren tranpak nola egin azalduz eta tranpak egiteko materiala banatuz, inguruko lursail eta baserrietan jartzeko. Erakunde antolatzailea: Idiazabalgo Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  27 an Ordua: 18:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Nori zuzenduta dago? Herritarrak.
27/09/2022 -

La vida secreta de los árboles" filma

Basoek klima-aldaketari aurre egiten eta atmosferaren kutsadura murrizten laguntzen dute. Egileak badaki gizakiok bizirik iraun dezakegula basoak osasuntsu badaude bakarrik, eta gure azken aukeraren aurrean gaudela. Modu entretenigarri eta argigarrian hitz egiten du zuhaitzen elkartasunari eta kohesioari buruz: basoan zehar bisita gidatuetan bizi diren entitate harrigarri hauetara hurbiltzen gaitu.