Skip to main content
     

Ate irekiak: Oñatiko Natur Eskolara bisita

Bestelakoak
Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzan lan egitea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena. Pertsonak ekintzara eramateko trakzio handia duen arloa izaki, horretan laguntzen duten neurrietako bat udalerri eta eskualdeetan klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko laguntzen deialdia da. Bisita honen helburua Oñatiko Udalak gauzatutako proiektua ezagutaraztea da, hau da, eraikin publiko bat (Oñatiko Natur Eskola) arrakastaz birgaitzea.Bisitaren bidez, horrelako ekimenak ezagutzea eta udalerriek egindako lanari balioa ematea lortu nahi da. Erakunde antolatzailea: Ihobe. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  27 an Ordua: 10:30 etan Iraupena: 3 ordu Kokapena: Oñatiko Natureskola. Olakua, 19 - 20560 - Oñati Nori zuzenduta dago? Ekitaldi hau udalerrian klima-aldaketara egokitzeko ekintzak egin nahi dituzten udaletako teknikariei zuzenduta dago. Izena ematea: https://www.ihobe.eus/acceso-usuarios-privado  
Lugar
Gipuzkoa
Año
2022
Fecha Inicio
Translation id
26034
Hora inicio
10:30:00
Hora Fin
13:30:00
nid
11913
Ubicacion
Oñatiko Natureskola. Oñati