Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

27/09/2022 -

Tailerra: Ortu ekologikoa

Familia-tailerra: parte hartzen duten haurrek eta beren familiek barazkiak eta frutak identifikatzea eta lotzea. Gainera, helburua da parte-hartzaileak baratzera hurbiltzea eta baratzeko jarduerarekin ohitzea, Km0-ko elikagaien autokontsumo-modu jasangarri gisa, eta, beraz, elikagai horiek saltokira edo kontsumo-lekura eramateak dakarren kutsadura nabarmen murriztea.
27/09/2022 -

KLIMA-ALDAKETARI AURRE" erakusketa

Klima-aldaketaren nondik-norakoak herritarrei era errazean helaraziko dizkion erakusketa bat da. 18 muraletan klima-aldaketaren eragileak, eraginak. Erakunde antolatzailea: Beasaingo Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren 27 an Ordua: 12:00 etan Iraupena: Egun osoa Kokapena: Igartza Jauregiko patioan Nori zuzenduta dago? Gazteak eta herritarrak Izena ematea: Ez da beharrezkoa
27/09/2022 -

Taller: "HAZILANA

Iritsi da udazkena, eta ondorioz, gure baratzeko hainbat hazi jasotzeko garaia da. Cristina Enea Fundazioaren Haziera hazi artxiboarekin nolabaiteko harremana duzuen lagunei deialdia egin nahi dizuegu, elikagai ezberdinen haziak (piperrak, kalabazina, errefautxoa, artobeltza, letxuga…) erauzteko eta garbitzeko.
27/09/2022 -

Ate irekiak: Oñatiko Natur Eskolara bisita

Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzan lan egitea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena.
27/09/2022 -

Hitzaldia: "Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa". Goienerren eskutik

Energia komunitateak zer diren, araudia, helburuak, eta abar azalduko dira. Bai eta autokontsumo kolektiboaren legedi eta ezaugarriak ere Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 27an Ordua: 18:30 etan Iraupena: Ordu eta erdi. Kokapena: Reina aretoa      
27/09/2022 -

La vida secreta de los árboles" filma

Basoek klima-aldaketari aurre egiten eta atmosferaren kutsadura murrizten laguntzen dute. Egileak badaki gizakiok bizirik iraun dezakegula basoak osasuntsu badaude bakarrik, eta gure azken aukeraren aurrean gaudela. Modu entretenigarri eta argigarrian hitz egiten du zuhaitzen elkartasunari eta kohesioari buruz: basoan zehar bisita gidatuetan bizi diren entitate harrigarri hauetara hurbiltzen gaitu.