Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

25/09/2022 -

BISITA GIDATUA ITSASLABARRETARA (FLYSCH)

Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:00h Iraupena: 2 ordu Kokapena: Barinatxeko aparkalekutik abiatuko da Nori zuzenduta dago? 12 urtetik aurrerako edozein pertsonari zuzendua. Izena ematea: https://sopelakostafest.com/  
25/09/2022 -

Konpostatze-lantegia

Etxeko konpostatzea eta konpostatze komunitarioa egiteko lantegia, herritarrei konposta –ongarri organiko gisa– egiteko prozesua helarazteko.
26/09/2022 -

Bilketa organikoari eta gaikako bilketari buruzko informaziogunea

Txartelaren erabilera ezarri denez Luiaondoko edukiontzi organikoetan, zenbait informaziogune instalatu nahi dira; hondakin organikoak biltzeko materiala emango da bertan (kuboak, giltzak, poltsak, etab.), gaikako bilketa gauzatzeko moduari buruzko informazioaz gain.   Erakunde antolatzailea: Aiarako Kuadrilla Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  26,27,28,29, eta 30 ean Ordua: 16:30h Iraupena: 3 ordu Kokapena: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondo (egun bat udalerri bakoitzean) Nori zuzenduta dago? A
26/09/2022 -

Aldaketa erakuts dezagun

Barakaldon klima-aldaketak izan dituen eraginak eta ondorioak erakutsi nahi dizkiguten pertsonek ateratako argazkien erakusketa, baina baita klimaren aldeko banakako ekintzak ere. Izen bereko argazki lehiaketan parte hartzen duten argazkiak dira, eta erakusketara joaten diren pertsonek erabakiko dituzte beren botoekin argazki irabazleak.
26/09/2022 -

Irrati-lehiaketa

Irrati-lehiaketa ingurumen-gaiarekin.  Laudioko irratiak minutu batzuk emango ditu klima-aldaketaren ondorioekin zerikusia duten galderak egiteko, eta entzuleek erantzun beharko dituzte.
26/09/2022 -

Hamaiketako jasangarriak

Udalak oso egokitzat jotzen du birziklatzea eta berrerabilpena sustatzea gazteenen artean; horregatik, Boc'n'Rollak banatuko ditu Etxaurren Ikastolako ikasleen artean.