Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

25/09/2022 -

UDAZKENA, NON SARTU ZARA?

Urtaroak ez dira jada lehen zirenak... uda luzatzen ari dela dirudi, eta udaberria gero eta epelagoa eta iragankorragoa da, ia konturatu gabe ihes egiten digu. Zer gertatzen da udazkenarekin?
25/09/2022 -

IPUIN KONTAKETA: WANGARI MAATHAI

GURE PLANETA BAKARRA DA ETA ZAINDU EGIN BEHAR DUGU. HAINBAT IPUENEN ETA HAUEN PROTAGONISTEN BIDEZ, URAREN, ZUHAITZEN ETA FRUITUEN GARRANTZIAZ JABETUKO GARA. SAIO HONETAN WANGARI MAATHAI MODUKO EMAKUME BIKAINAK EZAGUTUKO DITUGU ETA, BERAK EGIN ZUEN MODUAN, GURE HAZI TXIKIA EREITEKO AUKERA ERE IZANGO DUGU. SAIOA AMAITZEN DENEAN UMEEK ARKATZ BEREZI BATI JOSOKO DUTE EUREN HAZI LITERARIO ETA EKOLOGIKOA LANDATZEN HASTEKO.
25/09/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 25 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

Birziklatze- eta berrerabilpen-lantegia

Iraileko azken larunbatean egin zen ekoizleen merkatua aprobetxatuz, Artziniegan birziklatze- eta berrerabilpen-lantegi bat egin nahi da. Bertan, 14 urtetik beherako gazteenen artean hondakinei bigarren bizitza bat emanez birziklatzea eta berrerabilpena sustatzeko jarduerak egingo dira.
25/09/2022 -

BISITA GIDATUA ITSASLABARRETARA (FLYSCH)

Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:00h Iraupena: 2 ordu Kokapena: Barinatxeko aparkalekutik abiatuko da Nori zuzenduta dago? 12 urtetik aurrerako edozein pertsonari zuzendua. Izena ematea: https://sopelakostafest.com/  
25/09/2022 -

Konpostatze-lantegia

Etxeko konpostatzea eta konpostatze komunitarioa egiteko lantegia, herritarrei konposta –ongarri organiko gisa– egiteko prozesua helarazteko.