Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

17/10/2025 - Gorliz

Birziklatutako materiala erabiliz musika-tresna sortzea

Ikasleek birziklatutako materiala oinarri hartuta musika-tresna bat egiten ikasiko dute. Gitarra bat sortuko dute. Prozesuaren zehar, gure kontsumo-ereduak eta sortzen dugun hondakin-kopuru handiak ingurumenean eta bereziki klima-aldaketan duten inpaktuaz jabetuko dira.
17/10/2025 - Ortuella

Asteklima 2025 Ortuella aholkularitza

Argiaren faktura irakurtzen ikasteko edota energiarekin lotutako edozein zalantza argitzeko aholkularitza-zerbitzu irekia.
17/10/2025 - Bilbao

Berotegi-efektuko gasen isurien inbentarioaren aurkezpena

Euskadiko 2024ko berotegi-efektuko gasen isurien inbentarioaren aurkezpena, behin-behineko emaitzen aurrerapena
17/10/2025 - Arrieta

Energia jasangarritasunari eta klima-aldaketari buruzko antzararen jolasa

Klima aldaketa txikienekin lantzeko prestaturiko "Antzarraren jolasa"ren bitartez lehen hezkuntzako haurrek klima aldaketari buruzko hainbat galdera erantzunez eta beste hainbat proba gaindituz egingo dute aurrera jolasean. Klima aldaketa zer den, honi aurre egiteko beraien esku zer dagoen eta dakazkien ondorioen aurrean nola egokitu ikasiko dute.
18/10/2025 - Kripan

Irteera interpretatiboa Kripanen: Klima-aldaketaren eraginak hegaztietan eta anfibioetan

Jarduera honek ibilaldi interpretatibo bat proposatzen du Kripango natur eta nekazaritza eremuetan barrena, Fuente la Yeca ingururaino. Ibilbidean zehar, habitat mota horiei lotutako hegazti espezie desberdinak identifikatzen saiatuko gara. Fuente la Yeca inguruan, mikrohezegunean bizi diren anfibio espezie batzuk identifikatuko dira. Jardunaldian horrelako espazioak eta bertako biodibertsitatea kontserbatzeak duen garrantzia azalduko da, baita klima-aldaketak espezie hauen kontserbazio-egoeran eta fenologian epe laburrean duen eragina ere.
18/10/2025 - Pasaia

Ate irekiak AZTI-n Pasaian

Ate irekien jardunaldian, 11:30etik 14:00etara ospatuko denean, herritarrek ikerketa-zentro honek egiten duen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute; itsas eta elikadura arloetan egindako lanagatik nazioarteko erreferentea den zentroa. Pasaiatik, AZTIk hainbat proiektu gidatzen ditu, hala nola arrantza iraunkorra, ozeanografia, itsas ekosistemen kudeaketa eta klima-aldaketaren azterketa, gure itsasoen ezagutzan eta babesaren alde lagunduz.