Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

18/10/2025 - Muxika

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka: arropak, altzariak, jostailuak...
Goizean: puzgarriak eta birziklapen tailerrak
11:30 Etxeko kosmetika eta serigrafia tailerrak
12:30 Trikipoteoa Kurtzeroko tabernatatik
17:00 TXITATOKI zirku tailerra
19:00: IRRIKAZUREKIN diskofesta
00:00 Kontzertua: APOKHALIPSIS
18/10/2025 - Elgeta

Erreka garbiketa

Ekintza honen bidez ingurune osasuntsu batek klima-aldaketara egokitzeko eskeintzen duen aukera aztertu eta balioan jarri nahi dugu. Horretarako, erreka garbitzera irtengo gara auzolanean.
18/10/2025 - Busturia

BBK Klima Escape Room

Salbatu planeta BBK Klima Escape Roomen! Esperientzia murgiltzailea klima-aldaketa gelditzeko xedearekin, hainbat proba deszifratuz eta gaindituz.
18/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Donostia jangarria deskubritzen: Katxolako sagarrondoak

Gure hirietan gero eta ohikoagoak dira jakiak ekoizteko guneak. Hiri baratzeak, baratze komunitarioak edo balkoi-baratzak ugaltzen ari diren honetan, gure kale eta parkeetan elikagaiak sortzen dituzten beste biztanle batzuk aurki ditzakegu: fruta-arbolak.
Horren adibide da Miramongo parkean landatutako sagastia. Donostiako udaleko parke eta lorategietako teknikarien eskutik, sagarrondo hauek behar dituzten zaintza eta fenologia ezagutuko dugu bisitariak hauen behaketan trebatuz.
18/10/2025 - Ortuella

Asteklima 2025 Ortuella irteera

Barazkiekin batera, bertako haritzak landatuko ditugu eta familia bakoitzak bere zuhaitz txikia ureztatu eta zaindu ahal izango du. Esperientzia paregabea izango da naturarekiko errespetua eta gure ingurunearekiko lotura lantzeko.
18/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Udazkeneko arte laborategia

Naturan oinarritutako tailer artistikoa. Urtaro bakoitzak eskaintzen dizkigun elementuak baliatuko ditugu gure obrak sortzeko.
Material naturalak erabiltzearen ondorioz, bizi dugun errealitate fisikoaz eta kontsumitzen ditugun produktuez hausnartuko dugu, jatorria, iraunkortasuna eta eragin ekologikoa zalantzan jarriz.
Udazkenean txirikordatzeko teknikekin esperimentatuko dugu, geure saskia sortzeko.