Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

KLIMALEGAZPI
22/10/2026 - Legazpi

KLIMA Azoka, Legazpin

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua
HOPE
22/10/2026 - Gorliz

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren 2. kapituluaren emanaldia: “BI HITZEN INDARRA”

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren bigarren kapituluaren emanaldia, «Bi hitzen indarra» izenburupean.
Urola
22/10/2026 - Azkoitia

Urola ibaiko landare inbaditzaileen inbentarioa eta ekintza plana

Aranzadi Zientzia Elkarteak Udalarentzat egindako lanaren aurkezpena.
FORESTAL
22/10/2026 - Errenteria

Oarsoaldeko basojabe pribatuentzako irtenbide bat. Basojabea zara eta baso naturalak interesatzen al zaizkizu?

Errenteriako habitat naturalen mapa berria aurkeztuko du Iñaki Aizpuru, Naturtzaindia elkartekoak. Udalerriko errealitate ekologikoaren aurkezpena: basoak, ibaiak, larreak, harkaitztegiak, belardiak, padurak,.... Erronka berriak udalerriko natura lehengoratzeko.
avispa
21/10/2026 - Ortuella

Asiar liztorrei buruzko prestakuntza

Zer dakigu asiar liztorrari (Vespa velutina) buruz eta nola jokatu behar dugu haren aurrean?
KLIMAMUNGIA
21/10/2026 - Mungia

KLIMA Azoka, Mungian

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua