Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Urola
22/10/2026 - Azkoitia

Urola ibaiko landare inbaditzaileen inbentarioa eta ekintza plana

Aranzadi Zientzia Elkarteak Udalarentzat egindako lanaren aurkezpena.
HEALTH
21/10/2026 - Gorliz

One Health Gorliz–Plentziaren aurkezpena eta bisita gidatua

One Health Living Lab Gorliz–Plentziaren aurkezpena, Plentziako Itsas Estaziora egingo den bisita gidatuarekin osatuko dena.
KLIMAMUNGIA
21/10/2026 - Mungia

KLIMA Azoka, Mungian

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua
KLIMABARAKALDO
20/10/2026 - Barakaldo

KLIMA Azoka, Barakaldon

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
Argazkia
20/10/2026 - Hernani

Haulout (2022) eta Flow (2024) filmen emanaldia

Film labur bat eta luze bat jarriko dira. Batetik, Haoulout (2022) film labur dokumentala proiektatuko da eta bestetik, Flow (2024), filma. Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.
CARTEL
20/10/2026 - Elgoibar

Klima-aldaketari buruzko herritarren jardunaldia

Saioan, mapan klima-aldaketaren aurrean zaurgarriak diren eremuak eta berotik babesteko eremuak kokatuko ditugu.