Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

TEATRO
25/10/2026 - Gallarta

Putzua begi bistan

Urak asko du kontatzeko… eta eszenatokitik egingo du! “Putzua begi bistan” familian gozatzeko antzezlana da (Gaztelaniaz).
BBK Klima Abenturaren kartela
25/10/2026 - Busturia

BBK Klima Abentura: Gemen bila

Klima Abentura Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen esperientzia-parke bat da, klima-aldaketaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko diseinatua. Lortu 4 gema planetaren zaindari bihurtzeko.
Aztarna
25/10/2026 - Busturia

Ezabatu zure aztarna, garaiz gaude!

Zatoz familientzako esperientzia parte-hartzaile honetan parte hartzera. Jolasen eta erronken bidez, elikaduran, garraioan, etxebizitzan eta kontsumoan hartzen ditugun eguneroko erabakiek planetan arrastoa uzten dutela ikusiko dugu.
dantza
24/10/2026 - Ortuella

Ingurumen-gaiko dantza eta karaokea

Ortuellako Etxekoandreen Elkarteak ingurumen-gaiko dantza eta karaoke arratsaldea dinamizatuko du.
SUPERCAS
24/10/2026 - Getxo

Superhéroes y superheroínas del medio ambiente

Arakatu erakusketa, gainditu ingurumenari buruzko erronkak eta aurkitu misio honen azken sekretua. Misioa osatzen dutenek oparitxo bat jasoko dute.
BBK Klima Escape Room kartela
24/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.