Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

BBK Klima Escape Room kartela
18/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.
dastatu
18/10/2026 - Busturia

DASTATU URDAIBAI: Noverekekin sukaldean, udazkeneko errezetak

Ezagutu udazkeneko zaporeak Ekoetxea Urdaibain km-0 sukaldaritza esperientzian, Novereken eskutik.
SURF
18/10/2026 - Bilbao

Klimaren Horma Irudia

Klima-aldaketari buruzko elkarlaneko tailerra, haren arrazoiak eta ondorioak hobeto ulertzeko eta, guztion artean, ekintzara pasatzeko irtenbideak bilatzeko.
box
18/10/2026 - Azpeitia

Terminus: Aldaketaren Escape Box-a

Klima-aldaketa da gizarteak gaur egun duen erronkarik handiena. Lurra babesten eta kontserbatzen lagunduko duten premiazko neurriak hartu behar dira, horren mende baitago gure biziraupena.
Ekoetxea
17/10/2026 - Busturia

Moda jasangarria: ecoprint – bundle dye

Eta hostoak, sustraiak eta azalak estanpatu paregabe bihurtu ahal balira?
MERCADILLO
17/10/2026 - Muxika

Erabilitako arropa, jostailu eta liburuen azoka

Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun arropak, jostailuak, liburuak saltzeko aukera, kontsumo eredu jasangarri bat lortzeko asmoarekin.