Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

TEJIDOS
17/10/2026 - Gallarta

Moda jasangarria: tindaketa naturalak

Zatoz tindaketa naturalaren mundua ezagutzera eta eman kolorea artileari gure inguruko landareak eta bestelako baliabide naturalak erabiliz.
KLIMAGETXO
17/10/2026 - Getxo

KLIMA Azoka, Getxon

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
BBK Klima Abenturaren kartela
17/10/2026 - Busturia

BBK Klima Abentura: Gemen bila

Klima Abentura Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen esperientzia-parke bat da, klima-aldaketaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko diseinatua. Lortu 4 gema planetaren zaindari bihurtzeko.
Klima aldaketa
17/10/2026 - Busturia

Klima-aldaketa hemen eta orain

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta inauguratzen dugun Ekoetxea Urdaibairen erakusketa iraunkor berriak esperientzia ulergarri, murgilgarri eta hurbila bihurtzen du klima-aldaketa.
Dunak
17/10/2026 - Gorliz

Gorlizko duna petrifikatuetara bisita

Astondoko duna petrifikatuetara bisita gidatua, bertatik bertara haien jatorria, bilakaera eta ezaugarri nagusiak ezagutzeko.
Ekoetxea
17/10/2026 - Busturia

Moda jasangarria: ecoprint – bundle dye

Eta hostoak, sustraiak eta azalak estanpatu paregabe bihurtu ahal balira?