Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

MERCADILLO
17/10/2026 - Muxika

Erabilitako arropa, jostailu eta liburuen azoka

Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun arropak, jostailuak, liburuak saltzeko aukera, kontsumo eredu jasangarri bat lortzeko asmoarekin.
piragua
17/10/2026 - Irún

Ezagutu Bidasoa ibaia piraguan

ASTEKLIMA ospakizunaren baitan, Bidasoa ibaia arraunean ikustea proposatzen dizugu, Endarlatsatik Txingudiko paduretaraino.
Txangoa
17/10/2026 - Oiartzun

Bihotz Inguru baso txangoak

Bihotz Inguru-Baso Eskola elkartearekin elkarlanean, familiartean egiteko irteerak antolatu ditugu. Ibilbideak 3-6 urteko haurrei egokituak izango dira.
TEATRO
17/10/2026 - Errenteria

“ORGANIK" antzezlana

Mr. Natural bioabenturazale ausart eta bihotz onekoak maite ditu barazki eta fruituak, eta ahotsa eta bizitza ematen die. Baina bere itzalak, Yoyok, naturaren gaineko nagusitasuna eta bizitza menderatzeko gosea irudikatzen ditu.
BBK Klima Escape Room kartela
17/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.
pinguino
17/10/2026 - Valdegovía / Gaubea

A ze beroa duen pinguinoak!

Pinguino familia batek etxe berri baten bila abiatuko da hartz polar baten laguntzarekin, Lur Usabiagaren obra honetan, klima-aldaketari eta planeta zaintzeari buruz hausnartzeko aukera izango dugu.