Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

dantza
24/10/2026 - Ortuella

Ingurumen-gaiko dantza eta karaokea

Ortuellako Etxekoandreen Elkarteak ingurumen-gaiko dantza eta karaoke arratsaldea dinamizatuko du.
BBK Klima Escape Room kartela
24/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.
loreak
24/10/2026 - Gorliz

Paisaiatik mahaira: basa-landareekin pintxoak prestatzea

Sasoiko basa-landareak ezagutzeko eta gastronomian aprobetxatzeko tailerra.
basoa
24/10/2026 - Azpeitia

Ibar-basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gordelekua

Ibar-basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gotorlekua’ aldi baterako erakusketa baliatuz, ibar-baso ekosistemek duten garrantziaz jabetuko zara.
KLIMAAZPEITIA
23/10/2026 - Azpeitia

KLIMA Azoka, Azpeitian

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
Argazkia
22/10/2026 - Bilbao

Ingurumen-sektorea ESG erronkaren aurrean: lidergoa, inpaktua eta lehiakortasuna

Basque ESG ekimena ikusarazteko eta babesteko jardunaldia, euskal ingurumen-sektoreak ESG irizpideen integrazioan eta ekonomia jasangarrirako trantsizioan funtsezko eragile gisa duen posizionamendua indartuz.