Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

ARTE ETA INGURUMEN TAILERRAK HAURRENTZAT

Haurrei zuzendutako tailerrak egingo ditugu, ingurumenaren osasunaren aldeko jarrera eta portaera jasangarrien nola garatu bultzatzeko, arteak musikaren eta plastikaren bidez eskaintzen dituen tresnen bidez. Alde batetik, adierazpide plastikoa landuko dugu, material birziklagarriekin -papera eta kartoia- norberaren eskulturak sortzeko, eta, bestetik, musika-tresnak egingo ditugu, material birziklatuen bidez, haurrak soinura eta musikara hurbiltzeko.
01/10/2022 -

Tximeletak eta klima-aldaketa

Inguru honetako tximeletak ikusi, behatzen ikasi eta klima-aldaketak gehien mehatxatzen dituenak ezagutzeko ibilbidea. Erakunde antolatzailea: Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea Harremanetarako pertsona: Maider/Leire/Miguel: info@nerbioi-ibaizabal.eus / 946 712 699 Data eta ordutegia: Data: 2022ko urriaren 1a Ordua: 11:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Urduñako Alondegia Nori zuzenduta dago? Publiko familiarra (8 urtetik gor
01/10/2022 -

URRETXUKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.
01/10/2022 -

Klima-aldaketaren aurkako haziak II

Iaz Bilarren nekazaritzaren bidez klima-aldaketa arintzeko ekintzak sustatu eta sentsibilizatzeko egindako tailerrarekin jarraitzea.
01/10/2022 -

Antzerkia: “Irupé la niña que quería tocar la Luna”

Neskato batek bere ingurunearekin duen loturari buruzko obra poetiko bat. Neskatoak bere ingurunea maite eta errespetatzen du. Deforestazioak drama dakar: hondamendia, biodibertsitatearen eta haren ingurune osoaren galera.
01/10/2022 -

LEGAZPIKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.