Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Ingurumena zaindu" Ikuskizuna

Patxinek eta Potxinek ingurumenaz hausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare joku eta elkarrizketaren bidez, bizitzaren ohiture onen berri izango dugu. Mugikortasuna, uararen garrantzia, , materialaren erabilera zuzena.
01/10/2022 -

Kartoia eta papera birziklatzeko tailerra

Deskribapena: Dibertitu zaitez hainbat gauza eginez papera eta kartoia erabiliz. Eman bigarren erabilera material horiei, eta bihurtu itzazu gauza aparteko eta dibertigarri. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 1 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Haurrak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
01/10/2022 -

Ingurumena zaindu” kaleko antzerkia

Antzerki, mimo, malabarismo, joko eta elkarrizketaren bidez, Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzeko ohitura onak izatearen garrantziarekin lotutako gaiak garatuko dira. Hala, sketch bat aurkeztuko dute, egunerokoan gauza daitezkeen ekintzekin, gutako bakoitzak ingurunean izan dezakegun eragina murrizteko.
01/10/2022 -

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du.
02/10/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 2 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
02/10/2022 -

Maroñoko urtegira interpretazio-irteera

Enrique Arberas tokian izen handiko biologoa da, eta berarekin txango bat egingo da Maroñoko urtegira, hain zuzen, eremuko biodibertsitatearen puntu berora. Irteeran paisaia eta ekosistemak interpretatuko dira, ikusten diren espezieak identifikatu eta karakterizatzeaz gain, klima-aldaketaren eta giza jardueraren aurrean zaurgarritasuna ahaztu gabe. Gainera, urtegiak eta haren inguruneek eskaintzen dituzten ekosistema-zerbitzuei balioa ematea espero da.