Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Ingurumena zaindu” kaleko antzerkia

Antzerki, mimo, malabarismo, joko eta elkarrizketaren bidez, Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzeko ohitura onak izatearen garrantziarekin lotutako gaiak garatuko dira. Hala, sketch bat aurkeztuko dute, egunerokoan gauza daitezkeen ekintzekin, gutako bakoitzak ingurunean izan dezakegun eragina murrizteko.
01/10/2022 -

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du.
01/10/2022 -

Kartoia eta papera birziklatzeko tailerra

Deskribapena: Dibertitu zaitez hainbat gauza eginez papera eta kartoia erabiliz. Eman bigarren erabilera material horiei, eta bihurtu itzazu gauza aparteko eta dibertigarri. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 1 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Haurrak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
01/10/2022 -

Etxalde-bisita eta bertako produktuen dastaketa

Herrigunetik hurbil dagoen baserri batean ate irekietako jardunaldia egingo da, etxaldeko aktibitatean parte hartzeko eta bertako jakiak dastatzeko aukerarekin. Goizpasa bat egingo da eta abeltzain eta nekazarien lan egiteko modua erakutsiko da.
01/10/2022 -

Sentikortzeko irteera eta boluntariotza Gaztelugatxen

Klima-aldaketari buruz sentikortzeko eta itsas hondakinak biltzeko jarduera Gaztelugatxen. Erakunde antolatzailea: Bermeoko Udala Erakunde laguntzailea: Lurgaia Fundazioa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 an Ordua: 09:30 etan Iraupena: 4 ordu eta erdi Kokapena: Gaztelugatxeko kala Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Telefonoz eta whatsappaz: 606 141 837 Edukiera mugatua 50 pax.
01/10/2022 -

BBK Klima Abentura (Ura, Energia eta Janaria Erronkak)

BBK KLIMA ABENTURA BBK Klima Abentura, Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen parke esperientziala, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko asmatua. Parkeak esperientzia aktiboaz gozatzeko instalazio multzo bat du, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzera bideratutako jarduerekin: tirolina, 360º domo geodesikoa, intsektuen hotela, anfiteatroa, escape room, arboretuma, energia berriztagarrien hainbat instalazio, bizikleta elektrikoak, etab. BBK Klima Abentura, Ura, Energia-Mugikortasuna eta Janaria erronkatan oinarritzen da, horien bidez etor