Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

29/09/2023 -

Eraldaketarako kontuak

Ipuinak, istorioak eta adibide errealak tartekatuko dira. Hauek guztiak, pertsonaia goxo eta zenbaitetan eszentriko xamar baten eskutik. Honetaz gain, saioa bukatzeko, publikoaren inplikazioa izango duen dinamika bat egingo da.
29/09/2023 -

ZIENTZIA TXOKOA: Lurzoru biziak, labore osasuntsuak: orainaldi eta etorkizun jasangarriak elikatzeko funtsezko osagaiak

Stand honen helburua, Ikertzaileen Europako Gaua programaren barruan, lurzoruen osasuna zaintzeak duen garrantzia ezagutaraztea da, bertan dagoen biodibertsitateagatik, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko duen eginkizun estrategikoagatik eta laborantza osasuntsuen ekoizpenarekin duen harreman estua dela eta.
29/09/2023 -

Eraldaketarako kontuak antzerkia

Intujai teatro antzerki taldearekin eskutik, bizikleta akrobazien ikuskizuna eta zirko tailerra.
29/09/2023 -

Faktura elektrikoa eta aurrezteko neurriak azaltzeko tailerra

Elektrizitatearen faktura azaltzen duen tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek beren faktura interpretatzeko eta aurrezteko informazio teorikoa eta praktikoa jasoko dute.
29/09/2023 -

ZIENTZIA TXOKOA: Natura eta gure ongizatea

Ikertzaileen Europako Gaueko Programa.  Gure ongizatea naturarekin lotuta dago zuzenean.
29/09/2023 -

ZIENTZIA TXOKOA: Ekosistemen eta animalien aurkako kalteak prebenitzeko eta konpontzeko erantzukizun sozial korporatiboa: planetako “osasun” baterako etika dialogikoa

EHUk gidatutako eta Zientzia Ministerioak finantzatutako (2021-2025) ikerketa-proiektu baten barruan, eta Espainiako, Belgikako, Italiako, Australiako, Kolonbiako, Txileko eta Indiako unibertsitateen parte-hartzearekin, ekosistemei eta animaliei eragindako kalteen inguruan enpresek duten erantzukizun penalari eta etikoari buruzko emaitzak zabaldu eta eztabaidatuko dira, modu didaktiko eta parte-hartzailean.  Eskala desberdinak a