Skip to main content

ZIENTZIA TXOKOA: Natura eta gure ongizatea

11/06/2026
Bizkaia
, ,
Areatzako kaia, Bilbo
Bestelakoak
,
Ikertzaileen Europako Gaueko Programa.  Gure ongizatea naturarekin lotuta dago zuzenean. Ezinbestekoa da gizarteak hori argi izatea, naturaren alde jarduteko eta klima-aldaketari aurre egin ahal izateko.  Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak erronka ...
11
June
Horario
17:00:00
Ubicación
Bizkaia
, ,
Areatzako kaia, Bilbo
Entidad organizadora
Colaboradores
Público
Ikertzaileen Europako Gaueko Programa.  Gure ongizatea naturarekin lotuta dago zuzenean. Ezinbestekoa da gizarteak hori argi izatea, naturaren alde jarduteko eta klima-aldaketari aurre egin ahal izateko.  Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak erronka bat du: Jasangarritasunari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko ikerketa eta azterlan espezializatuetan sakontzea, natur eta gizarte-zientziak kontuan hartuz. Publikoarekin partekatuko diren jarduera guztiak benetako arazoak konpontzera bideratuta daude.  Ikerketa-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarriarekin lotutako arazoak ulertzeko eta konpontzeko dira, eta, bereziki, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Erreserba hori saiakerak egiteko eta esperientziak erakusteko erabiltzen baita. Halaber, Katedren Sarearen eta Biosferaren Erreserben Mundu Sarearen bidez (biak UNESCOrenak), eta baita beste sare akademiko eta/edo zientifiko batzuen bidez, lankidetza zientifikoa eta garapen jasangarriko esperientzien transferentzia sustatzen dira.  Erakunde antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza  Erakunde laguntzailea: -Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa. - Eusko Jaurlaritza  - Bilboko Udala  - Metro Bilbao  Data eta ordutegia: Data: 2023-09-29 Ordua: 17:00 etan Iraupena: 4 ordu 30 minutu Kokapena: Areatzako kaia, Bilbo Nori zuzenduta dago? Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelania Izena ematea: Ez da izenik eman behar