Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Legazpiko ibilbide botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, Mirandaola parkean identifikazio plaka duten 23 zuhaitzen ibilbidea egingo da. Erakunde antolatzailea: UGGASA Erakunde laguntzailea: LEGAZPIKO udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 18:30 etan Iraupena: ordu 1 eta 30 minutu Kokapena: Mirandaola Parkea Legazpi Nori zuzenduta dago? Urola Garaiko herritarrei oro har
28/09/2023 -

Asteklima Azoka - Azpeitia

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
28/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA ARINTZEA: GURE ETXEBIZITZETAN ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA LORTZEKO

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Erakunde antolatzailea: Olaberriko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua:
28/09/2023 -

Antzerkia: "Energiaren Ahorrometroa

Energiaren kontsumoari/aurrezkiari buruzko lehiaketa antzeztua.
28/09/2023 -

Ipar poloa salbatzera goaz

Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzekojolas kooperatiboada.Klima-aldaketaren eraginez, Ipar poloko izotza urtzen ari da, eta, ondorioz,bertako animaliak galzorian daude, euren habitata txikitzen eta zatikatzen aridelako. Beraz, azti jokatu behar dute biziraun nahi badute, eta, horretarako,klimaren-aldaketaren inguruko ezagutza handitu beharko dute, erabaki onakhartzeko.
28/09/2023 -

Documentala: Ganadua edo basamortua

Klima-aldaketa iraultzeko borrokak animaliak jomugan jartzen ditu. Abeltzaintza, gaur egun, aldaketa klimatikoaren, baliabide naturalen degradazioaren eta osasun publikoko arazo larrien funtsezko arrazoietako bat da. Baina ganadua ondo erabiltzea irtenbide bat izan daiteke ekosistemak eta landa-ekonomiak lehengoratzeko. Etxekotutako animalien kudeaketa egokia desertifikazio-prozesuak, klima-aldaketa eta ingurumen-degradazioa iraultzeko tresna egokia nola izan daitekeen hausnartzera gonbidatzen gaitu dokumental honek.