Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

KLIMAASTIGARRAGA
18/10/2026 - Astigarraga

KLIMA Azoka, Astigarragan

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
dastatu
18/10/2026 - Busturia

DASTATU URDAIBAI: Noverekekin sukaldean, udazkeneko errezetak

Ezagutu udazkeneko zaporeak Ekoetxea Urdaibain km-0 sukaldaritza esperientzian, Novereken eskutik.
RIDER
18/10/2026 - Bilbao

Ingurumen jardunaldiak Surfrider-ekin

Ozeanoaren inguruko eta bere babeserako jokuak
Dunak
17/10/2026 - Gorliz

Gorlizko duna petrifikatuetara bisita

Astondoko duna petrifikatuetara bisita gidatua, bertatik bertara haien jatorria, bilakaera eta ezaugarri nagusiak ezagutzeko.
TEATRO
17/10/2026 - Errenteria

“ORGANIK" antzezlana

Mr. Natural bioabenturazale ausart eta bihotz onekoak maite ditu barazki eta fruituak, eta ahotsa eta bizitza ematen die. Baina bere itzalak, Yoyok, naturaren gaineko nagusitasuna eta bizitza menderatzeko gosea irudikatzen ditu.
Ekoetxea
17/10/2026 - Busturia

Moda jasangarria: ecoprint – bundle dye

Eta hostoak, sustraiak eta azalak estanpatu paregabe bihurtu ahal balira?