Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

aldaketa
16/10/2026 - Ortuella

Zer dakigu klima-aldaketari buruz 2026an?

Zer dakigu gaur egun klima-aldaketari buruz?
CUENTACUENTOS
16/10/2026 - Errenteria

“Liburu bat mundu bat: Liburuak, zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” ipuin kontaketa eta zentzumen-tailerra

Tailerra zuntz naturalak ezagutzera bideratuta dago, arreta berezia eskainiz latxa ardiaren artileari, gure lurraldearekin lotutako lehengai autoktonoa eta jasangarria baita.
PLANETA
16/10/2026 - Donostia-San Sebastián

Aste Hau-The Week esperientziaren hiru saio

Aste Hau - The Week esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hiru saiotan, dokumental baten atalak ikusiko ditugu, eta gidatutako solasaldiak izango ditugu, etorkizunean zer datorren irudikatzen eta horren aurrean zer egin dezakegun hausnartzen laguntzeko
klima
16/10/2026 - Mungia

Tailerra: Klima

Parte-hartzaileek klima-aldaketarekin lotutako fenomenoak eta material biodegradagarrien erabilera ezagutzeko aukera izango dute.
REFUGIOS
16/10/2026 - Getxo

Babesleku klimatikoak

Getxon barrena egingo den ibilbidea, berdeguneek, arkitekturak eta hirigintza jasangarriak berotik babesten eta klima-aldaketara egokitzen nola laguntzen diguten ezagutzeko.
Coreografías
16/10/2026 - Donostia - San Sebastián

Animalien koreografiak

Animalien ezaugarrietako bat da mugitzeko gaitasuna, baina ez dira bakarrik alde batetik bestera joateko mugitzen eta ez dute edozein moduan egiten, babesteko, edo komunikatzeko benetako koreografiak egiten dituzte.