Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

LIBROS
21/10/2026 - Getxo

Liburu-trukea

Ekarri liburu bat eta eraman antzeko ezaugarriak dituen beste bat. Istorioak trukatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko eta liburuen bizitza erabilgarria luzatzeko proposamena.
HEALTH
21/10/2026 - Gorliz

One Health Gorliz–Plentziaren aurkezpena eta bisita gidatua

One Health Living Lab Gorliz–Plentziaren aurkezpena, Plentziako Itsas Estaziora egingo den bisita gidatuarekin osatuko dena.
EHUCARTEL
21/10/2026 - Bilbao

Trantsizio energetikoari buruzko mintegia Bilboko Ingeniaritza Eskolan

«Trantsizio energetikoa: datuak, politikak eta estrategiak Euskadin» izenburupean, David Casasek, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Plangintza eta Arauketako zuzendariak, mintegi espezializatu bat eskainiko du ASTEKLIMA 2026ren esparruan.
BATUCADA
21/10/2026 - Getxo

Batukada material birziklatuekin

Sortu musika-tresnak plastikoa, kartoia eta metala berrerabiliz. Ikasi hondakinak eraldatzen eta parte hartu egindako musika-tresnekin eskainiko den batukada-erakustaldi batean.
CHARLA
21/10/2026 - Dima

Aldaketa klimatikoa eta suteak

Aldaketa klimatikoak baso eta mendi ekosistemetan dituen ondorioak aztertuko dira, bereziki baso-suteen arriskua areagotzen duten faktoreak eta azken urteotan gero eta maizago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren suteek ingurumenean eta gizartean duten eragina.
avispa
21/10/2026 - Ortuella

Asiar liztorrei buruzko prestakuntza

Zer dakigu asiar liztorrari (Vespa velutina) buruz eta nola jokatu behar dugu haren aurrean?