Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

MUNDAKALUDO
23/10/2026 - Mundaka

Birziklapen eta berrerabilpen tailerrak ludotekan

Udal ludotekan birziklapenari eta berrerabilpenari buruzko tailerrak egingo dira, herriko haurrei zuzenduta. Jarduera praktiko eta sortzaileen bidez, materialen aprobetxamendua eta hondakinen murrizketa sustatuko dira.
ANTXO
23/10/2026 - Pasaia

Antxoko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldiak

Jardueraren bidez, herritarrek bero-boladen eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko diseinatutako guneak ezagutuko dituzte, baita espazio horiek ongizatean, osasunean eta hiriaren klima-egokitzapenean duten zeregina ere.
LOGOEVE4
22/10/2026 - Legazpi

Euskadiko errealitate energetikoari buruzko dibulgazio-hitzaldia Legazpin

«Euskadiko eredu energetikoa» izenburupean, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari espezializatuek dibulgazio-hitzaldi bat eskainiko dute, Euskadiko errealitate energetikoa eta sorkuntza berriztagarriago bat lortzeko erronka nagusiak ezagutarazteko.
KLIMALEGAZPI
22/10/2026 - Legazpi

KLIMA Azoka, Legazpin

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua
HOPE
22/10/2026 - Gorliz

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren 2. kapituluaren emanaldia: “BI HITZEN INDARRA”

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren bigarren kapituluaren emanaldia, «Bi hitzen indarra» izenburupean.
Compost
22/10/2026 - Getxo

Ikasi konposta egiten

Ezagutu materia organikoa modu errazean birziklatzeko moduak, eta ikasi konpostagailu txiki bat egiten eta lorategiko konpostagailua erabiltzen. Ongarriei buruz dituzun zalantzak ere argituko dizkizugu.