Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

30/09/2023 -

Asteklima Azoka - Zarautz

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
30/09/2023 -

Escape Room educativa

Hezkuntza ihes bide bat diseñatzea, sortzea eta dinamizatzea.
30/09/2023 -

Xaguxaharren ibilbidea

Egun batzuk lehenago DBHko ikasleek egindako etxetxoak zintzilikatzeko aitzakiarekin, xaguxaharrei buruz ikasiko dugu, beraien habitata gertutik ezagutuz. Klima-aldaketak azkartu egin du, hiriko eta hiri inguruko ekosistemen degradazioa, eta eragina izan du biodibertsitatean eta giza bizi-kalitatean.
30/09/2023 -

Niararen bidaia antzerkia

ANTZERKIA, TXONTXONGILOAK eta ITZALEN ANTZERKIA tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, KLIMA ALDAKETAk Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena. NIARAk bidai izugarria egin beharko du YEMANYA bilatzeko. Bidai honetan hainbat abentura biziko ditu, OIHAN HAUNDIA ezagutuko du, baina ez du bere amonak kontatutakoa ikusiko, OIHAN HAUNDIAN jadanik zuhaitz gutxi geratzen baitira.Basamortuko beroa eta hirietako egoera ere antzemango ditu NIARAk ... Lortu ahal izango du, NIARAk, arazoa konpontzea?
30/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

Familia guztiari zuzendutako tailer honen bidez, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue.
Saguzarren kasuan, habitatak, landa-eremuetan ere, gizakiak bizi diren inguruneetatik ingurune freskoagoetara, isilagoetara eta gutxiago kutsatutakoetara lekualdatu dira.Tailer honek egur kontratxapatua erabiliz kaxa moduko etxeak egiteko prozesu osoa aztertuko du, tresna digital zein tradizionalak erabiliaz.
Erakunde antolatzailea:
30/09/2023 -

Street Escape

Euskal mitologian oinarritutako "Street Escape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat elkartu egingo da arazo larri bati konponbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan oinarritutako asmakizunen bidez, energia-trantsizio jasangarria nola bultzatu ikusiko dute.