Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

30/09/2023 -

ITSAS ABENTURA: Zetazeoen Behaketa

Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu.
30/09/2023 -

BBK Klima Abentura

BBK Klima Abentura es un parque experimental en el corazón de la Biosfera de Urdaibai, concebido para sensib
30/09/2023 -

Abusuan Nerbioiko plastikoak biltzea oinez eta piraguaz

Hasierako hitzaldia: ibaietako ekosistemak, klima-aldaketak ekosistema horietan duen eragina eta beren kalteberatasuna, ekosistema horiek aldatzeak sortzen dituen arazoak, eta ibaietan nahiz itsas ekosistemetan kontsumoak sortzen dituen plastiko eta hondakinak.
Itsasadarraren ertzetan hondakinak kentzea eta ondoren piraguaz zaborrak biltzea, Abusutik eta Bilboko Itsas Museoraino.
Jaitsieran beste zabor eta plastiko badago, haiek ere bilduko dira.
Bildu
30/09/2023 -

Ta argiya iñ zan

Zentral hidroelektriko txikien inguruko ikus-entzunezkoa da "Ta Argiya Iñ Zan", bizi dugun energia krisiaren, biodibertsitatearen galeraren eta larrialdi klimatiko egoeraren inguruko hausnarketa saioa. Eli Pagola eta Ainhoa Gutierrezek egina.
30/09/2023 -

Xaguxaharren ibilbidea

Xaguxahar ibilbidea! Xaguxaharrei buruz ikasi eta beraientzako egokiak diren etxetxoak jarriko ditugu ibilbidean zehar egokien iruditzen zaizkigun zuhaitzetan. Ezezaguna duzu xaguxaharren mundua? Etor zaitez gurekin basotik paseo bat eman eta beraientzako etxetxoak jartzera. Klima-aldaketak azkartu egin du, de facto, hiriko eta hiri-inguruko ekosistemen degradazioa, eta eragina izan du biodibertsitatean eta giza bizi-kalitatean.
30/09/2023 -

REZIKLETAS: Berrerabilitako objektuen kontzertua

Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre musikariek 2006an Gasteizen sortutako musika eta kale-antzerki taldea, soinu-birziklapen proiektu artistikoa garatzeko. Eszenaratze osoa hondakin-materialak berrerabiliz egiten da, eta hondakinak ingurumenari buruz kontzientziatzeko baliabide gisa balioesten dira. Zaborrarekin dugun erlazioaren ikuspegi berria: alde batetik, materialei bizitza berria ematearen alderdi sortzailea dago, eta bestetik, hondakinen sorrera murriztearen garrantzia nabarmentzen da.