Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

30/09/2023 -

Birziklatzen jolastu

Tailerra 3-10 urteko haurrentzat: Birziklatzen
30/09/2023 -

Asteklima Azoka - Zarautz

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
30/09/2023 -

Soñando con alas

Gero eta gehiago diren arren natura eta zehatzago hegaztiak behatzea maite duten pertsonak, batzuetan zaila izaten da gure inguruan zaletasun bera duten lagunak aurkitzea. Horregatik oso garrantzitsuak dira elkarteak eta sareak. Modu honetan, zaletasuna izatetik, hegazti behaketa datu iturri paregabea bilakatu daiteke, herritar zientziaren bitartez gai askoren inguruan informazioa eskaintzen dutenak, hala nola, klima aldaketaren inguruan.
30/09/2023 -

Xaguxaharren ibilbidea

Egun batzuk lehenago DBHko ikasleek egindako etxetxoak zintzilikatzeko aitzakiarekin, xaguxaharrei buruz ikasiko dugu, beraien habitata gertutik ezagutuz. Klima-aldaketak azkartu egin du, hiriko eta hiri inguruko ekosistemen degradazioa, eta eragina izan du biodibertsitatean eta giza bizi-kalitatean.
30/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

Familia guztiari zuzendutako tailer honen bidez, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue.
Saguzarren kasuan, habitatak, landa-eremuetan ere, gizakiak bizi diren inguruneetatik ingurune freskoagoetara, isilagoetara eta gutxiago kutsatutakoetara lekualdatu dira.Tailer honek egur kontratxapatua erabiliz kaxa moduko etxeak egiteko prozesu osoa aztertuko du, tresna digital zein tradizionalak erabiliaz.
Erakunde antolatzailea:
30/09/2023 -

“Gure mundua eraldatzeko eguneroko ekintzak” parte hartzeko tailerra

Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko ehun ekintza baino gehiago dituzu eskura. Erakunde antolatzailea: Eako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-30 Ordua: 11:00 etan Iraupena: ordu 1 Kokapena: Eskolondo -EAko Kultur Etxea.