Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Auzolan-tailerra: "Harri lehorreko hormak eraiki eta zaharberritzen ikasten".

Liburulandia proiektuaren esparruan, klimaren eta artearen aldeko landa-liburutegian eraikuntzako gremioetako langileentzako eta landa-eremuetako biztanleentzako auzolan-tailer bat egingo da, gizateriaren ondare izendatutako bioeraikuntzako teknika bat, harri lehorrezko hormak egitekoa, berreskuratzeko. Erakunde antolatzailea: Belandiako administrazio-batzarra Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 09:30 etan Iraupena: 3 ordu Kokapena: Belandiako landa-liburutegia Nori zuzenduta dago? Eraikuntzako
24/09/2022 -

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du.
25/09/2022 -

Birziklatze- eta berrerabilpen-lantegia

Iraileko azken larunbatean egin zen ekoizleen merkatua aprobetxatuz, Artziniegan birziklatze- eta berrerabilpen-lantegi bat egin nahi da. Bertan, 14 urtetik beherako gazteenen artean hondakinei bigarren bizitza bat emanez birziklatzea eta berrerabilpena sustatzeko jarduerak egingo dira.
25/09/2022 -

BISITA GIDATUA ITSASLABARRETARA (FLYSCH)

Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:00h Iraupena: 2 ordu Kokapena: Barinatxeko aparkalekutik abiatuko da Nori zuzenduta dago? 12 urtetik aurrerako edozein pertsonari zuzendua. Izena ematea: https://sopelakostafest.com/  
25/09/2022 -

Konpostatze-lantegia

Etxeko konpostatzea eta konpostatze komunitarioa egiteko lantegia, herritarrei konposta –ongarri organiko gisa– egiteko prozesua helarazteko.
25/09/2022 -

Ginkana “Altxorarren bila naturan”

  Eibarko ( Urko mendiaren.mazaleak) natura-ingurunean pistak bilatzea, Eibarko udalerriko ingurunearen ezaugarriak eta leku interesgarriak ezagutzera emateko   Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Erakunde laguntzailea: Eibarko Baso Biziak Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 09:00 etan Kokapena: Topagunea: Untzaga (harmailak) Nori zuzenduta dago? Familiak ( adingabeak 6 urtetik aurrera) Izena ematea: