Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

25/09/2022 -

A ze beroa duen pinguinoak!

Aldaketa klimatikoa dela eta gertatzen ari diren arazoak eta nola konpondu ahal ditugun. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Meatzaldea Harremanetarako pertsona: Sonia Carballo Jócano Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 25a Ordua: 12:00 etan Iraupena: ordu bat Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea, Abanto-Zierbena Nori zuzenduta dago? 5 urtetik aurrera Edukiera: 150 pertsonak gutxi gora behera Izen ematea:
25/09/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 25 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

BARATZE EKOLOGIKO BERTIKALEN LANTEGIA

Baratzea etxera gerturatzea sormena baliatuz. Lantegiak bi helburu ditu: batetik, baratzearen zikloa etxeetara hurbiltzea, eta, bestetik, sormena sustatzea, inguruan ditugun ontzi edo hondakin adina baratze bertikalen eredu asmatuta.   Erakunde antolatzailea: Urkabustaizko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:30 etan Iraupena: bi ordu Kokapena: Udaletxeko plazan Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

Ehunkiak birziklatzeko tailerra

Deskribapena: Egin ezazu peluxezko elefante bat oihal eta material birziklatuak erabiliz. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 25 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Haurrak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

REZIKLANTES: Kontzertua objektu berrerabiliekin

Kaleko musika- eta antzerki-konpainia; Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre musikariek Gasteizen sortu zuten 2006. urtean soinua birziklatzeari buruzko arte-proiektua garatzeko. Lana hondakin-materialak berrerabiltzetik antolatuta dago; hala, baliabide gisa hondakinei balioa ematen zaie ingurumen-kontzientziazioko proiektuari begira. Zaborrarekin harremanetan ikuspegi berria; batetik, sormena erabilita, materialei bizi berria ematen zaie eta, bestetik, hondakinen sorrera murrizten da.
25/09/2022 -

Energia berriztagarriak gertutik ezagutuz I - Eguzki sukaldea

Energia berriztagarriak ez dira ja berriak, baina beraien erabilera ez da oraindik erabat abiatu, hein handi batean herritarren zalantza eta mesfidantzagatik.