Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

BBK Klima Abentura (Ura, Energia eta Janaria Erronkak)

BBK KLIMA ABENTURA BBK Klima Abentura, Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen parke esperientziala, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko asmatua. Parkeak esperientzia aktiboaz gozatzeko instalazio multzo bat du, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzera bideratutako jarduerekin: tirolina, 360º domo geodesikoa, intsektuen hotela, anfiteatroa, escape room, arboretuma, energia berriztagarrien hainbat instalazio, bizikleta elektrikoak, etab. BBK Klima Abentura, Ura, Energia-Mugikortasuna eta Janaria erronkatan oinarritzen da, horien bidez etor
24/09/2022 -

PRECIOUS PLASTIC Plastikoak birziklatzeko tailerra

Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dute. Tailer honetan plastikoak bildu, prozesatu eta erabiltzeko beharrezkoak eraiki eta erabiltzek ikasiko dira. Ura, baliabide preziatua izango da klima aldaketak eragingo dituen lehorte egoeretan eta honen kalitatea bermatzea nahitaezkoa izango da.
24/09/2022 -

Ibilbidea: "Basoak eta klima-aldaketa

  Baso Eskola Aterperainoko ibilbidea, bidean geldituz. Eguraldi txarraren kasuan, tailerra Urduñako Alondegian egingo da. Dinamizatzailea: Errotuz Elkartea Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Erakunde laguntzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren 24 an Ordua: 17:00 etan Iraupena: 3 ordu Kokapena: Topagunea Urduñako Alondegia Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Ez da izenik eman behar
24/09/2022 -

Tokiko biodibertsitatea bultzatzea klima-aldaketaren aurrean

Haurrentzako tailer praktikoa, inguruko animalia-espezieen ezagutza sustatzeko eta nola lagundu diezaiekegun ikasteko, babeslekuen eta banakako eta taldeko beste ekintza batzuen bidez.
24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "AmaLurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago.
24/09/2022 -

BBK Klima Klimasfera

Klimasfera, domo geodesiko bat da eta honek errealitate hedatua, lurzoru taptiko dardarkaria eta efektu atmosferikoak dituen murgiltze-ingurunea eskaintzen du. Zurezko egitura eta akabera ditu, eta baliabide naturalak, birziklagarriak edo birziklatuak dituzten Bizkaiko enpresek diseinatu eta garatu dute.